{ "guidelines.title": "Scratch komunitatearen gidalerroak", "guidelines.header": "Guztion laguntza behar dugu Scratch komunitate adiskidetsu eta sortzaile bat mantentzeko, non jatorri eta interes desberdinak dituzten pertsonak ongi etorriak sentitzen diren.", "guidelines.respectheader": "Izan adeitsua.", "guidelines.respectbody": "Proiektuak partekatzean edo iruzkinak bidaltzean gogoan izan adin eta jatorri oso desberdineko jendeak ikusiko duela zuk partekatzen duzuna.", "guidelines.constructiveheader": "Izan konstruktiboa.", "guidelines.constructivebody": "Besteren proiektuak iruzkintzean esan zer gustatu zaizun eta egin proposamenak.", "guidelines.shareheader": "Partekatu.", "guidelines.sharebody": "Proiektuak, ideiak, irudiak edo Scratchen aurki dezakezun edozer birnahasteko aske zara - eta edonork erabil dezake zuk partekaturiko edozer. Birnahastean jatorrizkoa egin duenaren egiletza onar ezazu.", "guidelines.privacyheader": "Zaindu informazio pertsonalaren pribatutasuna.", "guidelines.privacybody": "Segurtasun arrazoiak direla medio, ez eman komunikazio pribaturako erabili daitekeen informaziorik, hala nola benetako izenak, telefono zenbakiak, e-mail helbideak, sare sozialetarako edo moderatu gabeko txata duten webgunerako estekak.", "guidelines.honestyheader": "Izan zintzoa.", "guidelines.honestybody": "Ez ezazu beste Scratcher bat zarenaren plantarik egin, zurrumurrurik zabaldu edo komunitateari iruzurrik egin. ", "guidelines.friendlyheader": "Lagundu webgunea adiskidetsu mantentzen.", "guidelines.friendlybody": "Proiektu edo iruzkin bat iraingarria, bortitza edo desegokia dela baderitzozu, klika ezazu “Salatu/Jakinarazi” guri horren berri emateko. ", "guidelines.footer": "Scratchek ongi etorri ematen dio adin, arraza, etnia, erlijio, gaitasun, orientazio sexuala eta genero identitate guztietako jendeari." }