"about.introOne":"Scratchen bidez istorio interaktiboak, jolasak eta animazioak programatu ditzakezu — eta lineako komunitatean beste batzuekin partekatu.",
"about.introTwo":"Scratchek jende gaztea era sortzailean pentsatzen, sistematikoki arrazoitzen eta talde-lanean nola aritu ikasten laguntzen du — 21. menderako ezinbesteko gaitasunak.",
"about.introThree":"Scratch Fundazioak diseinatu, garatu eta moderatzen du. Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da. Scratch doan eskaintzen da.",
"about.whoUsesScratchDescription":"Scratch 8 eta 16 urte bitartekoentzat diseinatuta dago bereziki, baina adin guztietakoek darabilte. Milioika pertsona ari da Scratchen proiektuak sortzen eremu ezberdinetan; etxean, eskoletan, museoetan, liburutegietan eta kultur etxeetan.",
"about.aroundTheWorldDescription":"Scratch 150 herrialde baino gehiagotan erabiltzen da eta eskuragarri dago {languageCount} hizkuntza baino gehiagotan. Hizkuntza aldatzeko, egin klik orriaren beheko menuan. Edo, Proiektuaren Editorean, egin klik orriaren goiko menuko globoan. Itzulpen bat gehitzeko edo osatzeko ikusi {translationLink} orria.",
"about.quotesDescription":"Scratch lantaldeak hainbat mezu jaso ditu gazte, guraso eta hezitzaileek bidalita eskerrak emanez Scratchengatik. Jakin nahi al duzu jendeak zer dioen? Sorta bat irakur dezakezu hemen {quotesLink} ",
"about.literacyDescription":"Ordenagailurako programak kodetzeko gaitasuna egungo gizartearen alfabetizazioaren parte garrantzitsua da. Jendeak Scratchen bidez kodetzen ikasten duenan, ikasten du: arazoak konpontzeko estrategia garrantzitsuak, proiektuak diseinatzen eta ideiak komunikatzen.",
"about.schoolsDescription":"Maila guztietako ikasleek ikasten dute Scratchekin (lehen hezkuntzatik batxilergora) eta hainbat diziplinetan (hala nola matematika, informatika, arte-hizkuntzak, gizartea). Irakasleek baliabideak eskuragarri dituzte {scratchForEducatorsLink} orrian.",
"about.researchDescription":"{lifelongKindergartenGroupLink} eta laguntzaileek ikertzen ari dira gazte jendeak nola sortu, kolaboratu eta ikasten duen Scratch-ekin. Sarrera bat ikusteko irakurri {codingAtACrossroadsLink} artikulua eta {lifelongKindergartenBookLink}liburua. Scath-i buruzko informazio gehiago lortzeko ikusi {statisticsLink} web-orria eta Scratch-en {annualReportLink}.",
"about.supportDescription":"Scratch doan eskura daiteke, gure {donorsLink}babesari esker. Informazio gehiagorako ikusi {annualReportLink}. Scratch lagundu dezakezu dohaintza bat eginez.",